XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Armonia dago, Shakanjoisha gauzarik hoberenaz hornitzen duen tokia.

Baina bere biztanleek ezin dute sekulan herri hartara joan.

Hiperion itsasoko ur biziek eragozten diete, hauxe da, Armoniak bere edertasuna giza-kutsadura harriskutik babesteko modua.

Ekialderuntz Lurralde Epelak eta mendebaldean Lurralde Hotzak hedatzen dira, bizia ezinezkoa den abegi txarreko mundua.

Hegoaldean Erabateko Hutsa, zeinetatik Shakanjoishak bereganatze eta suntsitze erasoak jasotzen dituen.

Ikusten duzun bezala, shakanjoishatarrak bizitza osoan herritik ez ateratzera behartuta daude.

- Nola heldu ziren bertara?.

- Behin batez, aspaldian, lurralde haren gunean espaziuntzia bat kokatu zen eta bertatik Eternitatetik, ez dakigu zein arrazoirengaitik, botatako hamabi tribuk irten zuten.

- Eurek eraiki zuten ugartea, bakoitzak bere ezaugarriez herri ezberdinak sortuz.

Gunean Joi dugu, hiriburua.

Iparralderago dagoen herria Basaya dugu, eta hegoalderago dagoena Suskevancalzarminar.

- Ekialdean, Ozkor Basamortuan Gizon Herrigabeak, eta mendebaldean Izotzaren mundua, Gizon Zuriak.

- Suskevancalzarminaren bi albotara Ehiztari Gorriak eta Ehiztari Urdinak bizi dira.

Joiko herria eta basamortua Leo Oihanak banatzen ditu, Joi eta Lur Hotzak berriz, Izerko Depresioak.

Joi eta Basaya tartean, Hiparide-loreak, musika haizez egiten duten loreak hazten diren tokian, Baso Ozpela dago; Joi eta Suskevancalzarminar tartean, mendikate izugarria.

Ikusten duzun bezala, mundu ederra da, aberatsa, anitza, eta ondorioz, bihotz-zirrarez betea, gertakizunez betea....

@- Zergatik nahi zuten Eternitatera itzuli?.